XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hauek ikus ditzanean, errex emango dizu pastilla.

KARTZE - Bainan ni kristau naiz.

ALTZIB - Ba dakit bai, oso kristau zerala.

- Pastillak ehun pezta balio ditu...

- Gelditzen diranak, lare-hun, zuretzako.

KARTZE - Seguru al zaude, botikarioak ez duala deusik esango? ALTZIB - Ez zaitu salatuko. KARTZE - Seguru? ALTZIB - Seguru.

KARTZE - (Kupitzen da) Izan ere... zuri egin dizutena! Gizon bati honelakorik egiten al zaio ba?.

- Fusilez hil ez, bainan, hogei ta amabost urteko kartzela eta egun bat gañera, bota bizkarrera.

- Hiltzea ere hobe da! ALTZIB - (Xinpleki) Jakina ba!.

KARTZE - (Dirua eskutik kentzen dio).

- Zure borondate ona ikusirik... ni laguntzeko prest nadukazu beti....

- Gero arte. Laister etorriko naiz. (Atera bedi).

ALTZIB - (Batetik bestera paseatzen; hitzak geldi eta ondo ausnartuz esango ditu; hemen ideia bat, eta han, bestea).

- Minutu bat... eta kito!... Hil!...

- Ni orain eta besteak... geroxeago.

- Kosmos bera ere hilko da: dena da itzaliko, dena hilko...

- Izan!... ez izan!... Hori ez da prolema, hau da neretzat prolema: Ondo izan hala gaizki izan, zerbaitetarako izan hala ezertarako ez izan!.